sábado

Shuarren kultura


"Jolasek ez dakite muga politiko eta geografikoak zein diren".

Shuarren baratzak oihanaren barruan daude. Beraz, beren produktuak bizkarrean kargatzen dituzte. Arrantza, animali proteinen hornidura iturria da.
Zeremonien mundua nekazaritzaren inguruan oinarritzen da, hala nola, uwi edo chonaren zeremoniak egiten dituzte.

Shuarrak


"Tenemos que enseñar a nuestros niños y niñas a soñar. Porque con sueños tienen en que creer. Y cuando tengan en que creer tendrán por que seguir las leyes legales, sociales y espirituales"
(Patricio Atkinson)

Shuarrak Andeetako mendilerroaren ekialdeko inguruko mendietan bizi dira. Eskualde honek mendiko ekosistema du, lurralde malkartsua da. Andeetatik datozen errekak azkarrak, bihurriak eta erorketa bortitzekoak diren lekuan bizi dira (ur jauzien herri gisa ere ezagutzen da); horrexegatik mugitzen dira oinez eta ez kanoa bidez. Erreka azkar eta ekaitsu hauek, arrotzen inbasioetatik babestu dituzte bertako biztanleak. Hala ere akulturazio prozesu indartsua jasan dute XIX. mendeen bukaeraz geroztik.

Argazkian: II-Jinti komunitate shuarreko gazteak.

lunes

Emakume indigenak






“Soy mujer y un entrañable calor me abriga cuando el mundo me golpea: es el calor de las otras mujeres, de aquellas que hicieron de la vida este rincón sensible, luchador, de piel suave y tierno corazón”
(Alejandra Pizarnike)

Emakume izatea kasu askotan zaila bada, zer esanik ez indigena eta emakumea bazara.
Emakume indigenen errealitatea irudikatzen duten datuak ez dira batere xamurrak. Datu ekonomikoek, emakume indigenen gehiengoak kobratu gabeko lanak burutzen dituztela diote. Nekazaritzan aritzen dira batez ere, baina lurraren %12 baino guxiago dago beren esku. Kredituak ere ezin dituzte eskatu eta ume indigena neskak muturreko probreziarako arrisku faktorea dira. 

Ekialdeko kichwen kultura eta adaptazioa

Argazkian: Amazanga komunitatekoen Luzhin erreserba.


"Zahartzaroa: zimurrak eta begirada apala, denboraren orratzik gabeko lurraldeetan."

Oihaneko kichwen kultura eta adaptazioa ulertzeko, gune jakin bateko ekosistemaren dinamika eta sistematikekin trebatua egon behar da. Baita Ekuadorreko eta atzerriko administratzaileen plan, estrategia eta jarduerekin eta gune hauetako kolonoekin ere.
Argazkian: Palatitik Palimberako bidea.

Ekialdeko kichwen egungo egoera



“Cuando comenzaron a hacer la carretera nos dijeron que allí iba a entrar el desarrollo. Hoy, viviendo arrinconados en el pedazo de tierra que nos dejaron, vemos pasar los camiones cargados que nos llenan la cara de polvo y decimos “allá va el progreso”. Es la historia que no queremos repetir”
(Líder Indígena de la Orewa)

Ekialdeko kichwek oreka bat mantendu dute mendialdetik ekarritako berrikuntzekin, beraien ekosistema berrikuntza hauetatik kanpo jarriz, nahiz eta hauegatik eraldatua izan. Baina azken urteetan, petrolio konpainien etengabeko tartean sartzeak, ekialdeko herrietara bisitak erregulatuko dituzten mugarik gabeko turismoak, pribilegiodun sektore batzuen mesederako kolonizazioak eta transzendentzia handiko beste aspektu batzuk, “zibilizazioaren” dinamika azkartu dute, indigenari Ekuadorreko errealitate ekonomikoarekin ados dagoen beste bizi sistema batean sartzera behartuz.
Faktore hauek natiboen bizi eskeman eragin dute. Akulturatu egin dituzte eta garai modernoa (Europeoa) deitzen dioten honetan sartzen doaz pixkanaka, beraien benetako jatorri kulturalak desestimatu eta galduz.

Ekialdeko kichwak



“Zure ahoak isiltzen dituen hitz horiek zure begiek oihukatzen dituzte”
(Anari)

Ekialdeko kichwa guztiek ezaugarri berak partekatzen dituzte. Baratzezaintzan sofistikazio handia agerian usten dute, beraien ezagutzari, palmondoa, yuka, platanoa, kamotea, taroa, babarruna, artoa eta kakahuetearen laborantza gehituz (karbohidrato begetalak eta proteinak). Eta animali proteinak lortzeko ehiza eta arrantzako teknika trebeak erabiltzen dituzte.. Ekialdeko kichwak, bere bizi iraupena gizarte antolakuntza eta kosmologian du.

Heziketa fisikoko saioak

Komunitateko hezkuntza zentroa, komunitateko espazio geografiko eta kosmikoa da. Hezkuntza kulturanitz elebidun komunitarioko zentro batek gune ugari eskaintzen dizkigu, hala nola: errekak, urmaelak, baratzak, hondartzak, bideak, herri etxea, mediku kontsultategia, zubiak, pistak, eskola, ur-jauziak, leku sakratuak, mendiak,etab.

Bideoan: Palatiko haurrak heziketa fisikoko saioan.

Institutua



“La risa es la distancia más corta entre dos personas”
(Victor Borge)

Canelosen aurkitzen da Pastaza probintziako eredu kulturanitz eta elebiduneko institutua. Bertan prestatzen dira ondoren komunitate ezberdinetara joango diren irakasleak. Institutuko shuar, achuar eta kichwa nazionalitateko ikasleak daude.

Argazkian: Palimbe komunitateko haurrak.

Canelos Parrokiako hezkuntza zentroak



“La utopía no esta en ninguna parte: Es una sociedad de carne y hueso, cuyos habitantes viven en colectividad y desprecian el oro.”
(Carlos Fuentes)

Canelos parrokian 23komunitateetatik 17k dute hezkuntza zentroa. Horietatik 7 dira hezkuntza eredu kultur-anitz eta elebiduna dutenak. Beste 10 eskoletan eredu hispanoa dago.
Argazkian: Patati komunitateko haur kichwak.

Hezkuntza eredua



Ekuadorren 2 hezkuntza eredu daude: eredu hispanoa eta eredu kulturanitz eta elebiduna. Azken eredu honek ikasleak bertako kultura eta hizkuntzan hezteko helburua du. Eredu hau sortu zenean komunitateetan eredu berri hau jarri edo hispanoarekin jarraitu aukeratzeko bozketa egin zuten.

Argazkian: Palati komunitateko gazteak.

Bidea



“La integración nunca se ha conseguido a través del interés o el dinero, sino mediante el hilo conductor de la cultura, de este denso tejido hecho de diferentes fragmentos, unidos por unos valores compartidos.”
(Federico Mayor)

Argazkian: Lenin eta biok Palati komunitatetik Palimbe komunitaterako bidean (Canelos parrokian)

Komunitateak



“Autosufiziente izan nahiko nuke, inoren menpe bizi gabe. Kontsumitzen dudana nere izerdiaz sortu, inoren menpe bizi gabe. Ez dakigu zer galdu dugun aurreko generazioez. Hainbeste progresu, hainbeste aurrerapen, zertarako balio dute?”

(Erantzun)

Komunitate bakoitzak, bere zuzendaria, zuzendari ordea, idazkaria, diruzaina eta batzordekideak ditu. Parrokiako junta erakunde politikoa da, parrokia osoaren garapena bultzatu eta koordinatzen duena. Komunitateak, parrokiako juntarekin etengabeko kontaktuan daude, koordinazioan lan eginez komunitatearen ongizaterako erabakiak hartzeko.
Argazkian: Canelos parrokian dagoen Palimbe komunitateko Vargas-Ilanes familia.

Parrokiak



Kantoiak parrokietan banatzen dira.
Canelos parrokia Pastaza probintzian eta Pastaza kantoian kokaturik dago eta 23 komunitate ditu bere baitan, gehienak kichwa nazionalitatekoak.

Argazkian: Canelosetik igarotzen den Bobonaza ibaian haurrak jolasean.

Pastazako Kantoiak



"Bizitzak etengabeko hezkuntza izan behar du"

(Gustave Flaubert)


Pastaza probintzia lau kantoiez osatuta dago: Santa Clara, Mera, Pastaza eta Arajuno kantoiak. Shiwakucha Arajuno kantoian aurkitzen da eta bertako biztanleak kichwa nazionalitatekoak dira.

Pastaza probintzia



“Sólo después de que el último árbol haya sido cortado. Sólo después de que el último río haya sido envenenado. Sólo después de que el último pez haya sido pescado. Sólo entonces descubrirás que el dinero no se puede comprar.”
Pastaza probintzian dauden nazionalitateak hauek dira: Achuar, Shuar, Huaorani, Shiwiar, Zapara eta Amazonako kichwak.
Argazkian: Shiwakucha komunitateko gazte bat.

Banaketa politikoa



“Entre la naturaleza y la humanidad nacen los soñadores de sueños”
(Silvio Rodríguez)


EKUADOR → PROBINTZIAK → KANTOIAK → PARROKIAK → KOMUNITATEAK.

Ekuadorreko estatuak banaketa politikoa egiterakoan, probintziak kantoietan, kantoiak parrokietan eta parrokiak komunitateetan banatzen ditu.

Ekuadorreko nazionalitateak



“Hagamos una revolución
que nuestro líder sea el sol
y nuestro ejercito
sean las mariposas”


Ekuadorren 13 nazionalitate indigena daude: Achuar, Awa, Chachi, Cofan, Epera, Huaorani, Shiwiar, Secoya, Shuar, Siona, Tsa´Chila, Zapara eta Kichwa.

domingo

Amazonara bidaia


"Gogoan ditugun lekuak garai bati loturik daude, une zehatzari, tempus batekin sortu ziren. Uneak egiten du geografia, ez lekuak, ez espazioak. Bizipenak eraikitzen du geografia, ez paisaiak, ez argiak, ez koloreak".
(Laura Mintegi)